XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bide berrien bila

Honela labur genezake teologia liberal protestantea, kultur protestantismoan desarroilatu zenez.

Iritzi honen aurka, positibismo historiko hau eraman ezinik, gizonaren arrokeria hau jasan ezinik hautsi zuen Barthek teologia liberalaren tradizioarekin eta beste era berri batera pentsatzen hasi zen.

Ez zen Barth bakarrik izan.

Barthek teologo belaunaldi oso bati eman zion hasiera, 20. mendeko teologia protestanteari hasiera emanaz: Barth, Brunner, Gogarten, Althaus, Bultmann, Kampauml;semann, Moltmann, Braun, Tillich eta beste asko.

Hasieran, teologo batzuek talde bat osatu zuten.

Teologia dialektika deritzaiona egiten zuten.

Zwischen den Zeiten (garaien artean) aldizkaria zuten ahots: Barth, Thurneysen, Brunner, Gogarten, Bultmann...

Ez zuen batasunak asko iraun.

Haustean, teologia protestanteak 19. mendean egindakoarekin haustean guziak zetozen bat.

Hautsitakoaren ordez zerbait berririk eraikitzerakoan bakoitzak bere bidea hartu zuen, ordea.

Bide horietatik, laburki bederen, hiru aztertuko ditugu hemen: Barthena, Bultmannena ta Tillichena.

Hiru horiek guztiz bat zetozen Schleiermacher-ek teologiari eman zion eginkizuna ukatzean: gizonaren bere buruzko kontzientzia jainkozalea Schleiermacherren pentsaeraren sustraian zegoen.

Teologiak kristauen bere buruzko kontzientzia jainkozaleak adierazten duena deskribatu beste egitekorik ez du.

Horrela, Jainko hitzaren edo Jesukristoren ebangelioen ordez gizonaren erlijioa edo jainkozaletasuna sartzen da.

Schleiermacherrek, 19. mendearen hasieran teologia liberalari hasiera eman zion.

Optimismoz eta positibismoz jositako pentsaera ta teologia.

Positibismo historiko honek lehenengo mundu gudura eraman zuen.

20. mendeko teologo protestanteari zail egiten zitzaion oinarri horretatik hasita Jainkoa predikatzea...

Izan ere 20. mendeko teologia protestantearen berritzea Elizaren eginkizun sustraienekotik sortzen da, (...).